1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Asegabeturik dauden prestakuntza-beharren ikerketa

Asegabeturik dauden prestakuntza-beharren ikerketa

“Prestakuntzaren diseinuak ez luke orokorra izan behar, kontuan hartu beharko lituzke pertsonen ezaugarriak; izan ere, pertsonen araberakoa da gaikuntza-prozesua”.

 Ebidentzia horrekin abiatzen da Ikaslan Bizkaiak kudeatutako Bizialdi Osoko Ikaskuntzaren Bitartekaritza Zerbitzuak urteko lehen seihilabetekoan egin duen Asegabeturik dauden prestakuntza-beharren ikerketa. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eskaintzen duten doako zerbitzu bat da. Haren helburua da herritar guztiei hurreratzea prestakuntza eta bizialdi osoko ikaskuntza, bereziki egoera zaurgarrienetan eta prestakuntza-zirkuluetatik urrun daudenei.

Ikerketa hori egiteko, Bizkaiko hainbat gizarte-erakunde eta prestakuntza-, ekonomia- eta gizarte-eragile ordezkatu dituzten 102 erakunderen lankidetza izan du.

Esan bezala, lehen ebidentziak agerian uzten du asegabeturik dauden prestakuntza-beharrak daudela, eta gabezia horiek bat datozela zenbait kolektiboren abaguneekin. Arreta emakumeengan jartzen baldin badugu, eta, zehazki, zaintza-lanak egiten dituztenengan, gabezia hori kontziliazio-neurrien faltak eta gure gizarte-ingurunean familiarekiko dagoen erantzunkidetasun-maila baxuak eragiten dute, de facto eragozten baitute emakumeek prestakuntza jasotzea. Errealitate hori are okerragoa da emakume migratzaileen kasuan: hizkuntza, agiriak indarrean ez izatea eta beren ikasketak ezin homologatzea oztopo gehigarriak dira prestakuntza-arloan murgiltzeko. Gainera, emakume horietako gehienek ez dute eskaintza horren gaineko informaziorik, eta ez dakite nola egin prestakuntza jasotzeko eskaerak. Ezjakintasun hori bereziki nabarmena da etxeetan lan egiten duten emakumeen kasuan.

Errealitate horren aurrean, industria-sektoreko enpresek adierazi dute lan-merkatuan industrian espezializatutako emakumeen eskaria dagoela. Besteak beste, zubi-garabiak eta orga garraiatzaile-jasotzaileak maneiatzea, soldatzen jakitea eta automatismoetan espezializatuta egotea dira asegabeturik dauden prestakuntza-beharrak dituzten arloetako batzuk, bereziki emakumeei dagokienez. Alabaina, erreferente faltak, gure gizartean oraindik ere indarrean dauden emakumeei buruzko estereotipo sexistak, aholkularitza ezak eta emakumeen kolektibo batzuek prestakuntza horiek jasotzeko dituzten zailtasun gehigarriek berekin dakarte  emakumeek oso presentzia txikia izatea industrian eta teknologian. Tnikaren esanetan, 18-19 ikasturtean industria-sektorearekin lotutako heziketa-zikloetan emakumeen presentzia % 14,6 handitu bazen ere, ziklo horietako ikasleen % 90 gizonak dira.

Hautemandako prestakuntza-beharren artean, lankidetza-erakundeek azpimarratzen dute informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan (IKT) dagoela asegabeturik dauden prestakuntza-behar gehien, eta, beraz, bertan dagoela hobekuntzarakoa aukerarik handiena. Batez ere, profil jakin batzuei egokitutako oinarrizko informatika-ezagutzen gabezia aipatu dute: migratzaileak (emakumeak eta gazteak), 60tik urtetik gorakoak eta irakasleak. Horrez gain, alfabetizazio informatikoa eta ikaskuntza-metodo gisa sareko prestakuntza erabiltzea dira aipatutako beste behar batzuk.

Iraupen luzeko langabeek lan-merkatura sartzeko erraztasun handiagoa izan dezaten, elkarrizketatutako erakundeek adierazi zuten interesdunak zeharkako gaitasunetan trebatzea dela hautematen duten behar nagusia. Zehazki, gaitasun tekniko eta teknologikoetan trebatzeko beharrari baino 5 puntu gehiago eman zizkioten behar horri. Hizkuntza-beharra zerrendako azken postuan badago ere, migratzaileen artean gabeziarik larriena da.  

Kolektibo bakoitzaren idiosinkrasiari lotutako prestakuntza-beharrak hautemateaz gain, ikerketa honetan informazioa eta aholkularitza handitu behar diren esparruak ere utzi dira agerian. Horietako bat aniztasun funtzionala duten pertsonen esparrua da; izan ere, ezinbestekoa zaie informazioa, aholkularitza eta laguntza jasotzea, esaterako, derrigorrezko bigarren hezkuntza egin eta gero prestakuntza jasotzen jarraitzeko. Informazioaren eta orientazioaren eremu horretan, gako dira, halaber, migratzaileak eta etxeetako langileak.

Laburbilduz, Ikaslan Bizkaiaren asegabeturik dauden prestakuntza-beharren ikerketa bizkaitarrek dituzten prestakuntza-beharrak eta prestakuntza jasotzeko zailtasunak islatzen ditu, eta, zentzu horretan, aliatu bat da gure lurraldeko errealitate sozial anitzei erantzungo dieten gaikuntza-ekintzak prestatzeko.

Bestalde, agerian utzi du ezinbestekoa dela Bizialdi Osoko Ikaskuntzaren Bitartekaritza Zerbitzuak esfortzu handiagoa egitea dauden prestakuntza-eskaintzak ezagutzen ez dituztenengana eta beren prestakuntza-ibilbidea diseinatu eta beren interesen arabera egokiena den prestakuntza jasotzeko orientazioa behar dutenengana iristeko.

Bizkaian asegabeturik dauden prestakuntza-beharren ikerketa [ezteka]
Ondorioak [ezteka]
Ikusi EAEko prestakuntza eskaintza hemen (www.hiru.eus)

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]