1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Ikaslanek Provider lehiaketan parte hartzera animatzen ditu bere LHko ikasleak

Ikaslanek Provider lehiaketan parte hartzera animatzen ditu bere LHko ikasleak

PROVIDER, etorkizuneko lantegirako soluzioak hornituko dituzten negozio berriak bultzatzea helburu duen ekimena da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak sustatzen dute URRATS BAT programaren bitartez, eta lurralde historikoko LHko ikastetxeen bitartez gauzatzen da.

Lehenengo edizioan 260 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte, eta 15 proiektu teknologiko baino gehiago aurkeztu ziren. Horietatik bik 1.000€-ko sari bana jaso zuten, eta Zamudioko Parke Teknologikoko BIC BIZKAIA eraikinean hasi ziren lanean.

Provider lehiaketaren bigarren edizio honetarako oinarri berdinak ditu: lantegi adimendunerako soluzioak proposatu behar dira, teknologia adimenduna ahalbidetuko duten teknologien bitartez. Besteak beste, hauek erabili daitezke:

  • Blockchain/Big Data
  • Zibersegurtasuna
  • Dronak/Autogidatutako ibilgailuak
  • Robotika kolaboratiboa
  • 3D inprimaketa
  • Robotika kolaboratiboa + 3D inprimaketa
  • Errealitate birtuala/Errealitate birtual areagotua

Epaimahaiak baloraziorik onenak jaso dituzten bi egitasmoak sarituko ditu. Gauzak horrela, Provider garaikurra eskuratzeaz gain, irabazleek 6 hilabeteko egonaldi bat egingo dute BIC Bizkaiako sustatzaileentzako aretoan, eta 1.000 € jasoko dituzte proiektua garatzeko. Gainera, 6 hilabete horietan zehar BIC Bizkaiako teknikarien aholkularitza jasoko dute.

Provider lehiaketaren II. ediziorako ESKAERAK aurkezteko epea otsailaren 15ean hasi eta martxoaren 25ean bukatuko da, gaueko 23:30ean.

Zure zain gaude, ausartu zaitez!


 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]