1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Bizkaian batxilergoko 1000 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte birtualki FP/Parke jardunaldian

Bizkaian batxilergoko 1000 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte birtualki FP/Parke jardunaldian

Berrasmatu egin dugu lh enpresa teknologikoetan V. Foroa. Martxoaren 18an izango da: 2021ean estreinakoz, online.

Foro parke 2

 

Ikaslanek, Parke-Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, eta  Hetelek FP/Parke jardunaldi klasikoaren ediziorik garrantzitsuenetako bat antolatu dugu pandemia bete-betean. Martxoaren 18an, etorkizuneko profesionalak eta enpresak elkartuko ditugu, ikasleei beren etorkizuneko lanbideen nondik norakoen berri emateko testigantza errealen bidez (profesionalenak, ikasleenak…). Horrez gain, prestakuntza dualari buruz ere hitz egingo dugu; LHren ikuspegi berria da, enpresako eta ikastetxeko ikaskuntza-prozesuak konbinatzen dituena, lan eginez ikasteko eta ez ikasiz lan egiteko.

FP/Parke Hetelek, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Ikaslanek antolatutako ekimen bat da. Horren bidez, helburua da gazteei lanbide teknologikoengatiko interesa piztea, horretarako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoetan dauden punta-puntako enpresen ezagutza baliatuz eta Lanbide Heziketak oinarri teknologikoko enpresetan duen garrantzia azpimarratuz. Bost edizio egin dira jada, eta Euskadiko ikastetxeetako 2.000 ikasletik gora hartu dute parte dagoeneko.

Honako hau da aurtengo ekitaldirako egitaraua:

  • 9:00 – Ongietorria
  • 9:05 – Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen aurkezpena
  • 9:10 – Lanbide Heziketaren aurkezpena – Ikaslan eta Hetel
  • 9:15 – Lanbide Heziketako ikasleen mahai-ingurua
  • 10:00 – Euskadiko parke teknologikoetako enpresen mahai-ingurua
  • 10:30 – Agurra eta amaiera

Batxilergoko ikasleen % 35ek ez dakite zein arlo aukeratuko duten, eta % 25ek, berriz, ez dakite zertan lan egin nahiko luketen. Ekimen honi eta beste askori esker, % 11,89 handitu da STEM lanbideetarako sarbidea ematen duten ikasketetako matrikulazioa. Alabaina, joera hori oraindik ez dator guztiz bat profesionalen eskariarekin; izan ere, azken bi urteotan % 56 hazi da LHko ikasketak egin dituzten STEM arloetako langileak behar dituzten enpresen eskaria.

Ikaslan Bizkaiak uste du ezinbestekoa dela horri buelta ematea, etorkizuneko lanpostu gehienetan beharko direlako STEM arloko gaitasunak. Uste dugu zientzia eta teknologia ezinbestekoak izango direla ekonomia-sektore guztietan eta erronka sozial berriei erantzuteko. Gainera, industria-arloan lan egiten dutenek zerbitzuen sektorean lan egiten dutenek baino % 20 gehiago irabazten dute, eta askoz erraztasun gehiago dauzkate lan- eta familia-bizitza uztartzeko.

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]