1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Ikaslan Bizkaia Talentu Fememinoaren aldeko STEAM Aliantzara atxiki da

Ikaslan Bizkaia Talentu Fememinoaren aldeko STEAM Aliantzara atxiki da

 2021eko apirilaren 26a

IKASLAN BIZKAIAk bat egin du Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak emakume gazteenen artean STEAM bokazioak sustatzeko proposatu duen Talentu femeninoaren aldeko STEAM aliantza sinatu duten 50 erakunde baino gehiagorekin. 

Alianza steamZientzia eta teknologiarekiko interesa piztea (betiere arteekin eta giza zientziekin harremanetan) ezinbesteko baldintza bihurtu da arlo horretan talentu femeninoa sustatzeko; izan ere, emakume gutxi dago esparru horretan, oro har, EAEn, Estatuan eta nazioartean.

Zientzia eta teknologiarekiko bokazio gabeziaren atzean dauden arrazoietako batzuk erreferente falta, estereotipoak eta ez-jakitea daude. Ildo horretan, aliantza honetara atxiki garen erakundeon konpromisoa da STEAM diziplinetan dagoen genero-arrakala murriztera bideratutako sinergiak sortzen laguntzea.

Lankide gisa, Ikaslan Bizkaiak urteko lan-plana egiten lagunduko du, eta bertan xedeak, gauzatu beharreko jarduketak, horretara bideratutako baliabideak, egutegia eta jarduketa horiei jarraipena egiteko programa zehaztuko dira. Besteak beste, lehen urtean STEAM bokazioetan zentratutako orientazio profesionalerako programa egingo da, genero-ikuspegitik betiere, eta, horrez gain, kalitate-zigilu bat sortuko da heziketa- eta prestakuntza-zentroentzat.

Talentu femeninoaren aldeko STEAM aliantzara atxikitzea Ikaslan Bizkaiak Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailaren laguntzarekin sustatutako STEAM LH proiektua martxan jarriko den une berean iritsi da. Ekimen horren bidez, gure lurraldean DBH egiten ari diren 85 neska STEAM arloan murgilduko dira zazpi astez.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]