1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Espezializazio-ikastaroak: graduondoko berriak

Espezializazio-ikastaroak: graduondoko berriak

 2021eko apirilaren 20a

Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaro berriak ezagutza aurreratuagoak eta beren esparru profesionalerako gaitasun espezifikoak eskuratu nahi dituzten LHko titulatuei daude zuzenduta.

Ikastaroetan izena emateko, ezinbesteko baldintza da dagokion espezializazioarekin lotura zuzena duen LHko titulua izatea. Prestakuntzaren iraupena 990 ordukoa da; hau da, ikasturte akademiko bat.

Espezializazio-ikastaroak bi mailatan daude banatuta, eta sartzeko eskatzen den titulazioaren araberakoak dira. Gauzak horrela, erdi-mailako teknikariek 2. mailako espezializazio-ikastaroak egin ahal izango dituzte eta goi-mailako teknikariek, aldiz, 2. eta 3. mailakoak. Edonola ere, garrantzitsua da berriz ere azpimarratzea ikastaroak egiteko egiaztatu behar den titulazioak lotura izan behar duela dagokion espezializazio-ikastaroarekin.

Ikaslan Bizkaia sareko ikastetxeetan 2021-2022 ikasturtean eskainiko diren espezializazioak

Artisau-okintza eta -opilgintza.

Ikastaroari lotutako titulazioak:

  • Elikagaiak merkaturatzea.
  • Sukaldaritza eta gastronomia.
  • Sukalde-zuzendaritza.
  • Okintza, gozogintza eta konfiteria.
Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena.

Ikastaroari lotutako titulazioak:

  • Plataforma anitzeko aplikazioen garapena.
  • Web-aplikazioen garapena.
  • Sareko informatika-sistemen administrazioa.
  • 3D animazioak, jokoak eta ingurune eragileak.
Eragiketa-teknologien inguruneetako zibersegurtasuna.

Ikastaroari lotutako titulazioak:

  • Sistema elektrotekniko eta automatizatuak.
  • Automatizazioa eta robotika industriala.
  • Telekomunikazio- eta informatika-sistemak.
  • Mantentze-lan elektronikoak.
  • Industria-mekatronika.
Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanak.

Ikastaroari lotutako titulazioak:

  • Ibilgailu automobilen elektromekanika.
  • Makineriaren elektromekanika.
  • Trenetako gurpildun materialaren mantentze-lanak.

Produkzio-beharrizan errealei erantzuten dieten ezagutza aurreratuak

Espezializazio hauen helburua da titulatuen profila eguneratzea eta hobetzea, aukera izan dezaten kualifikazio handiagoa eta gai zehatzei buruzko ezagutza aurreratuak eskatzen dituzten lanpostuak eskuratzeko. Gainera, lan-merkatuaren beharrizan errealei erantzuten diete, eta, beraz, nabarmen handitzen da ikastaroa egiten dutenen enplegagarritasuna.

Produkzio-ehunak gero eta profil kualifikatuagoak behar ditu 4.0 industriarako eta gure lurraldea hazteko gako-sektoreetarako. Ildo horretan, Lanbide Heziketak urteak daramatza esparru akademikoa enpresen produkzio-dinamika errealetara gerturatuko dituzten eduki, metodologia eta prestakuntza-ereduak garatzen. Espezializazio-ikastaroak lan-jardunaren espezifikotasunaren alde egiteko azken apustua dira, LH ikasten dutenek nahi dutena izatea lor dezaten.


 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]