Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Lege-oharra

Lege-oharra

Lege-ohar honek (aurrerantzean, "Lege-oharra") Ikaslan Bizkaia Elkarteak Interneten duen atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du: http://www.ikaslanbizkaia.eus (aurrerantzean, "web orria"). Ikaslan Bizkaia Elkarteak G48818371 zenbakidun IFK du, eta ondoko helbide fiskala: Pajares, 34, 48980 Santurtzi, Bizkaia.

Legebidea

Oro har, Ikaslan Bizkaia Elkartearen eta web orrian eskura dauden zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako lege eta araubideen menpe daude.
Bi alderdiek, honenbestez, egoki zitzaiekeen beste edozein barrutiri uko egiten diote, eta Bizkaiko Auzitegi eta Epaitegien esku uzten dituzte kontratuko baldintza hauen interpretazioa egitean edo horietan esandakoak gauzatzean sor daitezkeen eztabaidak.

Edukiak eta erabilpena

Erabiltzaileak adierazten du jakinarazi zaiola web honetan sartzeak berez ez dakarrela inongo merkataritzako harremanik Ikaslan Bizkaia Elkartearekin, eta horrekin ados dago.

Webgunearen jabeak ez ditu laguntzaileek bertan plazaratutako iritziak bere egiten. Bestalde, Ikaslan Bizkaia Elkarteak beretzat gordetzen du webgunean aldaketak egiteko eskubidea, egoki irizten dionean eta aurretik inolako oharrik eman gabe. Horren arabera, webguneko edukiak eta zerbitzuak egokitzeko, kentzeko edota gehiago sartzeko ere aukera izango du, edo bestela, web orrian azalduko diren edo zerbitzarietan kokatuko diren modua egokitzeko.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneko orrietako edukien, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Ikaslan Bizkaia Elkartearenak dira. Hortaz, ez da zilegi horiek kopiatzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edota beste edozein jarduera bideratzea, ezta informazioa webgunean bildutakoa dela aipatuta ere, baldin eta aurretik ez bada Ikaslan Bizkaia Elkartearen baimena idatziz jaso. Enpresaren webguneko orrietan jasotako izen komertzial, marka eta mota orotako ikurrak jabedunak dira eta legeak babestuta daude.

Estekak

Ikaslan Bizkaia Elkartearen webgunean eskaintzen diren estekak argibideak emateko baino ez dira erabiltzen; webgunean estekak txertatzeak ez du esan nahi Elkarteak horietara jotzea iradokitzen edo gomendatzen duenik.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Ikaslan Bizkaia Elkarteak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzen du, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa. Honenbestez, Erabiltzaileari jakinarazten dio datu pertsonalak era automatizatuan gordetzeko fitxategi bat dagoela, Ikaslan Bizkaia Elkarteak bere erantzukizunpean sortu duena eta berak ez beste inork erabiliko duena. Jakinaren gainean dago, beraz, Erabiltzailea, fitxategi horren xedea Elkarteak berarekin izandako harremana mantentzea eta kudeatzea dela, bai eta jakinarazpen-lanak betetzea ere. Erabiltzaileak, horrenbestez, baiezkoa ematen dio bere datuak esandako fitxategian gordetzeari eta Ikaslan Bizkaia Elkartearen produktuen gaineko merkataritzako argibideak jasotzeari. Baldintza orokor hauek onartu ondotik, Ikaslan Bizkaia Elkarteak zerbitzu emateko beharrezko dituen zenbait datu eskatuko dizkio Erabiltzaileari.

Erregistro-orri eta fitxategiak

Erregistro-orria betetzea ezinbestekoa da webguneko zenbait zerbitzutan sartzeko eta horiek baliatzeko. Erabiltzaileak ez baditu eskatutako datu pertsonalak ematen edo aipatu datuak babesteko politikarekin bat ez badator, ezin izango du zenbait sustapenetan harpidetu, erregistratu ezta parte hartu ere; datu pertsonalak ematea eskatzen dutenetan, behinik behin.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, erregistratzean ematen dizkiguzun datuak Ikaslan Bizkaia Elkartea jabe duen fitxategi batean gordeko direla jakinarazten dizugu. Fitxategia helbide honetan dago: Los Cuetos, z.g., 48980 Santurtzi, Bizkaia, eta, berori zaintzeko, Ikaslan Bizkaia Elkarteak 1720/2007 Errege Dekretuan jasotako segurtasun-neurriak ezarri ditu.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Kudeatutako datuen zuzentasunaren eta egiazkotasunaren erantzule bakarra Erabiltzailea da; horri dagokionez, Ikaslan Bizkaia Elkarteak ez du inolako ardurarik izango. Hau da, erabiltzaileek emandako datuak zuzenak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela bermatzen dute, eta horien erantzule diren heinean, datuok eguneratuta izateaz ere arduratuko dira. Erabiltzaileak erregistro-orrian edo harpidetzeko bete beharrekoetan informazio osoa eta zuzena emateko prest daude. Ikaslan Bizkaia Elkartea ez da informazioaren egiazkotasunaren erantzule izango, baldin eta elkarteak berak sortutakoa ez bada eta kasuan kasuko iturria aipatu badu. Aldi berean, informazio hori erabiltzean sortuko liratekeen balizko kalteetan ez du inolako erantzukizunik izango. Ikaslan Bizkaia Elkarteak beretzat gordetzen du webguneko orrietan jarritako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baita informazio hori eskutik kanpo jartzeko edo mugatuta eskaintzeko ere. Ikaslan Bizkaia Elkarteak beste edozeinek sortutako informazioa bere webgunean plazaratuko balu, eta datu horietan okerrak edo hutsegiteak egin izan balira, edo informazio nahikoa emango ez balitz, Ikaslan Bizkaia Elkarteak ez du inolako ardurarik bere gain hartuko informazio akastun horrek Erabiltzaileari eragindako kalteekiko.

Cookien eta jarduera-fitxategiaren erabilera

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu erabiltzaile batek haren gune eta orrialdeetan zehar nabigatzen jarduten duenean. Webgunean erabiltzen diren cookiak web zerbitzari baten bidez nabigatzaile batera bidaltzen diren fitxategiak dira, erabiltzaileek webgunean izaten dituzten jarduerak erregistratzeko eta erabiltzaileari nabigazio azkarragoa eta pertsonalizatuagoa errazteko. Erabiltzaileek beren nabigatzailea cookiak sartzea, horiek blokeatzea edo, hala denean, ezabatzea galarazte aldera konfiguratzeko aukera dute. Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileek webguneak bidaltzen dituen cookiak instalatzea baimentzea. 

Era berean, webgunearen zerbitzariek modu automatikoan detektatzen dituzte erabiltzaileek baliatzen duten sarearen IP helbidea eta izena. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduerak jasotzen dituen fitxategi batean erregistratzen da, ondorik datuak prozesatzeko eta estatistika arloko neurketak eskuratzeko; horrela, zenbat orrialde inprimatu diren, zenbat bisita jaso diren eta abar jakin ahal izango da. 

Webgunearen monitorizazioa 

Webgunea monitorizatzeko beren beregiko sistemak ez ezik, orrialde honek atariko kanpoko tresna estatistikoak ere erabiltzen ditu, jabearen zerbitzarietan ostataturik daudenak; horrezaz gainera, badu Google Analytics deritzon zerbitzua ere, hau da, Delawareko (Estatu Batuak)  konpainia den Google, Inc. enpresak ematen duen analisi-zerbitzua. Honako da enpresa horren bulego nagusia:

1600 Amphitheatre Parkway
Mountain View, Kalifornia
CA 94043 Estatu Batuak
Google

Google Analytics zerbitzuak cookiak erabiltzen ditu webguneari erabiltzaileek gunea nola baliatzen duten ikusten laguntzeko. Cookiak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa, barne delarik haren IP helbidea, zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek Amerikako Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori, webgunearen erabileraren aztarnak erasotzeko, haren jarduerei buruzko txostenak pilatzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturik dauden beste zerbitzu batzuk emateko.
Googlek hirugarren pertsonei helarazi ahal izango diete informazio hori, baldin eta legerian hala ezarririk badago edo hirugarren pertsona horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen badute. 
Googlek ez du bere IP helbidea esku artean duen beste ezein daturekin lotuko. 
Webgune hori erabiltzean, Googlek informazioa goian adierazi diren moduan eta xede horietarako tratatzea onartzen du. 
Datuen edota informazioaren tratamendua errefusatu ahal izango duzu, zure nabigatzailean cookiak ez erabiltzeko konfigurazioa hautatuz; hala ere, jakin behar duzu kasu horretan, beharbada, ezin izango dituzula webgune honen funtzionaltasun guztiak baliatu. 

 

Xedeak

Ikaslan Bizkaia Elkartearen xedea Erabiltzailearekin izandako harremana mantentzea eta kudeatzea da, baita jakinarazpen-lanak bideratzea ere.

Adin txikikoak

Baliteke webgunean eskainitako zerbitzuren bat adin txikikoei zuzenduta egotea. Orduan, Ikaslan Bizkaia Elkarteak gazte horien gurasoen edo tutoreen onespena jaso beharko du haien datu pertsonalak biltzeari ekin aurretik, edo hala dagokionean, datuok bide automatizatuez tratatu aurretik.

Datuak hirugarrenei lagatzea

Ikaslan Bizkaia Elkarteak ez ditu erabiltzaileen datuak hirugarrenen esku jarriko.

Datuetan sartzea, horiek zuzentzea, ezereztea eta horien aurka jartzea

Erabiltzaile orok eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka jartzeko. Horretarako, dagokion eskaera helbide elektroniko honetara bidali beharko du: ikaslan@ikaslan.net; edo bestela, posta arrunt bidez, elkartearen egoitzara: Ikaslan Bizkaia Elkartea, Los Cuetos z.g., 48980, Santurtzi, Bizkaia. Eskubide horiek erabiltzekotan, Datu Pertsonalen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioarekin bat egiteko, nortasun-agiriren bat agertu beharko diozu Ikaslan Bizkaia Elkarteari, zu zeu zarela egiaztatzeko; horretarako, bidali Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo Zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bitarte erabili. Edonola ere, erregistro-datuak aldatzeko edo zuzentzeko, nahikoa izango duzu Webgunean bertan aldez aurretik identifikatzea, erabiltzailea eta pasahitza emanda.

Segurtasun-neurriak

Ikaslan Bizkaia Elkarteak bat egiten du Datu Pertsonalen babesaren gainean legebidean jasotakoarekin, eta dagozkion segurtasun-neurriak ezartzen ditu. Halaber, eskura dituen bitarte eta neurri teknikoak baliatzen ditu, aurrekoez gainera; hori guztia, Ikaslan Bizkaia Elkarteari Erabiltzaileek emandako Datu Pertsonalak ez daitezen galdu eta inork ez ditzan bidegabeki baliatu, aldatu, baimenik gabe erabili edota lapurtu. Enpresak ez du erantzukizunik bere gain hartuko zerbitzuan izandako interferentzia, hutsegite eta etenaldietan edota birus informatikoen erasopean, matxura telefonikoetan edo konexio arazoen eraginpean gure sistema elektronikoaren funtzionamendu txarrak eragindako kalteekiko, betiere Ikaslan Bizkaia Elkartearen eskumenetik kanpoko gorabeherengatik gertatu direnean. Hau da, telefono-lineen zerbitzu eskasak edo gainkargek eraginda, edota Datuak Prozesatzeko Zentroaren, Internet sistemaren edo bestelako sistema elektronikoen gainkargek eraginda, zerbitzua atzeratzearen edo blokeatzearen ondorioz gertatu badira. Era berean, Ikaslan Bizkaia Elkarteak ez du kalteen ardurarik izango, gorabehera horiek zilegi ez diren hirugarrenen esku-sartzeek sortutakoak badira eta bere kontrolpetik harago gertatu badira. Esandako guztiaz gain, Erabiltzaileak jakin behar du Elkarteak Interneten aritzeko hartu dituen segurtasun-neurriak, zorrotzak izan arren, ez direla erasoezinak.

Esandakoak onartzea eta baimena ematea

Honenbestez, Erabiltzaileak aitortzen du datu pertsonalak babesteko baldintzen gaineko informazioa jaso duela, eta Ikaslan Bizkaia Elkarteak bitarte automatizatuak erabilita horiek tratatzea ongi ikusten duela; betiere, Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan jasotakoari men egiten bazaio, datuok tratatzeko moduari eta xedeei dagokienez. Dena den, aipatutakoez gain, baliteke Atarian eskainitako zerbitzuren batek eskakizun bereziak berekin ekartzea, eta horren arabera, Datu Pertsonalen babesari dagokionez beren-beregi ezarritako baldintza zehatzagoak bete behar izatea.

Ikasenplegu-lanbide-texto-eus
Boton-lateral-itai-eusk-22-03-17
Image gallery
Linkedin-eusk
Logo-space4cocreate-fondosocialeuropeo
Osalane-destacado-home
Tkgune logoa

IKASLAN BIZKAIA LH IKASTETXEAK

1-zornotza
2-barrutialde
3-construccion
4-nicolas-larburu
5-bidebieta
6-elorrieta
7-emilio-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]