Ikaslan Bizkaia sareko ikastetxeek lanbide heziketako erdi maila eta goi mailako heziketa zikloak eskaintzen dituzte. Lan merkatuko lan-zereginekin lotutako titulazioak dira, ikasleek gaitasun profesionalak eskuratzera bideratuak daudenak, lanpostu kualifikatuak lortzeko aukera eduki dezaten.
Gure ikastetxeetan, zikloetan sartzeaz gain, sarbide probak eta proba libreak burutu ahal izango dituzu Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko edo bestelako heziketa bat jasotzeko, hala nola: kirol irakaskuntzak, LHko modulu katalogoarekin loturiko heziketa edo heziketa ez arautua.