Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Ikaslan Bizkaia
  3. Elkarlanak eta hitzarmenak

Elkarlanak eta hitzarmenak

Elkarlanak

Ikaslan Sarea

Logo-araba Logo-gipuzkoa
Ikaslan Araba, Ikaslan Gipuzkoa eta Ikaslan Bizkaiaren arteko elkarlanak berebiziko eragina dauka Euskal Lanbide Heziketa Publiko sustatzeko. Lanbide Heziketa berritzailea, eraginkorra eta gai izango dena EAEko ekoizpen sareko etorkizuneko profesionalek heziketaren eremuan dauzkaten beharrei aurre egiteko. Elkarlan hau bi proiektutan gorpuzten da::
  • Erasmus+. Eraginkortasuna Nazioartekotze prozesuan. Proiektu honen helburua da irakaskuntza zentroen, irakasle eta ikasleen eskaerei erantzuna ematea Europako nazioarteko mugikortasun proiektuetan parte hartzeko.
  • Laneki. Euskarazko materialak sortzea.

Confebask eta beste enpresa-eragile batzuk
Confebask
Enpresek zuzeneko lotura daukate merkatuaren errealitatearekin eta ekoizpen beharrekin. Hala, enpresek gure ahaleginak bideratzen dituzte, ikasleei emandako prestakuntza gure inguruko ekoizpen sarearen behar eta berezitasunei egokitua izan dadin.

Hetel eta IZEA
HetelAice-izea-w
Lanbide Heziketako ikastetxeen beste elkarte batzuekin elkarlana, berritzailea eta kalitatezkoa den Lanbide Heziketa bat bultzatu eta sustatzeko.

Emakunde
Emakunde-w
Berdintasunerako Gunean parte hartzen da urteroko “EMAKUMEAK ERE” kanpainaren bidez. Kanpaina hau emakumeen ikusgarritasuna indartzera dago bideratuta eta presentzia gehiago eskatzera gure gizarteko eremu ezberdinetan, heziketan, eremu profesionalean, kulturan eta kiroletan.

Hitzarmenak

Mapfre Fundazioa

Fundacion-mafre-w
Konecta fundazioarekin hartutako hitzarmena, Mapfre Fundazioaren teknikari laguntzailearekin. Hitzarmen honek elkarlaneko gune bat ezartzen du Programa ACCEDEMOS-ren difusiorako ekintzak egiteko. Programa honek ETE-etan eta autonomoen araubidean enplegu egonkorra sortzera bideratutako proiektuen garapena sustatzen du.

La Caixa Mikrobank

Microbank-w
Ikaslan Bizkaia sareko ikastetxeetan sortutako enpresa proiektuen finantzaketa baldintzak hobetzeko hitzarmena.

Euskadiko Teknologia parkeen Sarea

Red-parques-tecnologicos-euskadi
Hitzarmen honen helburua teknologia aurreratuen enpresak kokatzen diren gune gisa Zentro Teknologikoek daukaten erreferentzialtasuna indartuko duten elkarlanerako guneak sortzea da. Horrez gain, Euskal Herriko Lanbide Heziketa Sistema Publikoaren berrikuntza zabaltzea du xedea, eta baita Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoak iragartzea ere, garapen eta berrikuntzako nodo gisa.

Euskadiko Odol Emaileen Federazioa

Logo-donantes-de-sangre-euskadi
Elkarlanerako hitzarmena, IKASLAN sareko Lanbide Heziketa ikastetxeetan odola emateko eta odol-ematea sustatzeko.

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]