Profesionaltasun Ziurtagiriek ziurtatzen dute gaitasunak eskuratu izana laneko jarduera zehatz bat garatzeko, LKKN-an jasotako Gaitasun Profesional bat (Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala).
Profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzeko beharrezkoa da berau osatzen duten Heziketa Moduluetako bakoitza gainditzea, berez Ziurtagiriak erantzun gura dion Lanbide Kualifikazio osatzen duten Gaitasun Unitateei lotuak daudenak.
Gaitasun Unitateak ere egiaztatu daitezke laneko esperientziaren bidez eta/edo ikaskuntza bide ez arautuekin Gaitasun Profesionalak Ebaluatu eta Egiaztatzeko prozeduraren bidez. Hala, laneko esperientzia eduki baina titulu ofizialik ez daukaten pertsonek egiaztatu egin ditzakete Gaitasun Unitate hauek eta dagozkion Kualifikazio Profesionalak (Ziurtagiriak).
Ikaslan Bizkaiako Lanbide Heziketa ikastetxeek Heziketa Moduluak (edo hauek osatzen dituzten Heziketa Unitateak) eskaintzen dituzte doan, Enplegurako Heziketa Eskaintzaren bidez.