Ikaslan Bizkaia 1996an sortu zen, Lanbide Heziketarekin konprometitutako elkarte gisa eta prestakuntza eta enplegua bateratzeko helburu argiarekin, LH lan-merkatuaren egungo beharretara egokituz.

Bi hamarkada baino gehiago daramatzagu lankidetzan Bizkaiko lurraldean Lanbide Heziketari balioa emateko prestakuntza-arloekin lotutako eragile guztiekin, bai eta ikasleen giza prestakuntza sustatzeko lehentasunarekin ere.

Gaur egun, Lanbide Heziketako 28 ikastetxe publikok osatzen dute Ikaslan Bizkaia, eta hitzarmen ugari ditu LHko prestakuntza-ekosistema aberasten duten enpresekin.

IKASLAN BIZKAIA BULTZATZEN

timeline_pre_loader

1996 - Ikaslan Bizkaiaren sorrera

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako 17 zuzendarik Ikaslan Bizkaia sortu zuten. Helburu nagusiak, eztabaidatzea, lankidetzan aritzea, kezkak eta esperientziak partekatzea eta LHri balioa emango dioten ekimenak bultzatzea zen. Hasieran, Ikaslan eta Administrazio Publikoaren arteko elkarrizketak kudeatzeko topagune gisa izan zen, baita ikasleen eta irakasleen arteko nazioartekotzea sustatzeko ere.

2003 - Lanekiren sorrera

Laneki elkartea, Euskarazko irakaskuntza materiala sortzeko. Ikaslan Araba, Gipuzkoa eta Hetelekin batera.

2004 - Enpresa-Ekimeneko I. Lehiaketa

LHko ikasleei zuzendutako enpresa-ekimeneko lehen lehiaketa sortu da.

2009 - Ikaslan Sariaren I. Deialdia

Ikaslan Sariaren lehen deialdia, Euskal Lanbide Heziketa eraldatzeko beste elkarte eta enpresa batzuek hartutako konpromisoa saritzeko.

2015 - Ingurumenaren hazkundea

Partaidetzak, hitzarmenak, eta proiektu ugari bultzatzen jarraitzen dira urte hauetan, ingurune sozioekonomikoaren hazkundea sustatzeko eta Lanbide Heziketari balioa emateko. Adib.: Euskadiko odol-emaileak.


 LHko II. Kongresua, “Etorkizunarekin bat eginez”.

2016 - Garapen Jasangarriko Helburuak

Gizatearekiko arduratsua den kudeaketa lortzeko Garapen Jasangarriko Helburuak integratu ziren Ikaslan Bizkaia estrategian.

2017 - LH Parkearen I. Foroa

LH Parkearen I. Foroa. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen eta Euskal Lanbide Heziketaren arteko lankidetza. Lankidetza horren ondorioz, batxilergoko 500 ikaslek baino gehiagok Parkeko enpresa teknologikoak bisitatu ahal izan zituzten.

2018 - IkasEnplegu lan-bitartekaritzako zerbitzua

IkasEnplegu lan-bitartekaritzako zerbitzua sortu zen.


Itelazpirekin hitzarmena sinatu zen. 


Europako proiektuetan (Crea, Ditoga) parte-hartzea biziagotu zen.


RSC zigilua sortu zen, enpresek Lanbide Heziketarekin duten konpromisoa saritzeko.

2019 - Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren kondekorazioa

Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren kondekorazioa Ikaslan Bizkaiari.


Lankidetza-esparrua zabaldu zen beste elkarte batzuei hitzarmenak bidez: Basque Team, Lantegi Batuak, The Adecco Group fundazioa.

2020 - Jardunaldi berriak

LHko ate ireki birtualen lehen jardunaldia.


Ezkutuko Talentuaren Lehen Jardunaldia.


27. Confebask saria, Ikaslanek egindako lanagatik.


Hobekuntza- eta berrikuntza-proiektuen kudeaketan jarduteko protokoloak babesteko ISO 9001 arauaren ziurtagiria esleitzea.


STEAM Proiektua abian jarri zen Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Bizkaiko DBHko ikasleen artean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) bokazioekiko interesa sustatzeko, ikasgelan jarduerak eginez eta enpresetara bisitak eginez

2021 - Emakunde erakundearen aitortupena

Emakunde erakundeak Ikaslan Bizkaia aitortu zuen erakunde laguntzaile gisa, genero-berdintasunarekiko konpromisoari balioa emanez. 

2022 - #Me#Us#Now

#Me#Us#Now Europako proiektua, Erasmus+ programaren barruan dagoena, 2. ekintza gakoaren barruan: Erakundeen arteko lankidetza, klima-aldaketaren aurkako baliabideak garatzera bideratua, LHn eta haren hezkuntza-programetan balio iraunkorrak eta berdeak ezartzeko helburuarekin.

2023 - NeskUp

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako ekimena, Ikaslan Euskadi sareko ikastetxe publikoekin (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) eta Hetel LHko ikastetxeen sarearekin batera, emakumezko ikasleen STEAM bokazioak bultzatzeko. Zientzia- eta teknologia-esparruko zikloetan dagoen genero-aldea murrizteko beharrari erantzuten dio, zehazki, industria-zikloetan, non emakumeen presentzia % 12ra baino ez baita iristen.

#25UrteLanbideHeziketaBultzaten

2021ean Ikaslan Bizkaiak 25 urte bete ditu, eta kopuru hori nahikoa da orain arte egindako ibilbidea baloratzeko. Urte hauetan, Lanbide Heziketa bultzatu dugu kalitatezko prestakuntza izan dadin, eta ikastetxeak berrikuntzarako, erantzukizun sozialerako eta ingurunearekiko harremanetarako espazio berrietan kokatzen lagundu duten proiektuetan parte hartu dugu.

Baina hori guztia ez zen posible izango euskal Lanbide Heziketarekin konpromisoa hartu duten pertsonen eta eragileen inplikaziorik gabe. Etengabeko lankidetza-esparru batean, horiek gabe, gure jomugak eta helburuak ezin izango ziren gauzatu.

Gure 25. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditugu, Lanbide Heziketa egungo gizarterako prestakuntza hobea eta egokiagoa izateko konpromisoa hartu duten pertsonen testigantzak eta hausnarketak jasotzeko.