Bidezkoagoa den gizarte baterantz abiatzeko, uste dugu Gizarte-Erantzukizun Korporatiboa beharrezkoa dela, eta honek Ikaslan Bizkaiaren GEK Zigilua sortzera bultzatu gintuen 2018an. Aitorpen honen bidez, balioa ematen diogu gure ingurunearekin eta, bereziki, Lanbide Heziketarekin solidarioa den kudeaketa-sistema baten aldeko apustua egiten duten erakunde eta pertsonen konpromisoari.

Gure ikaslegoa gaitzeko prozesuetan esku hartzea, berrikuntza-proiektuetan eta ekintzailetza-proiektuetan laguntzea, eremu akademikoaren eta produktiboaren arteko ezagutza-transferentzian inplikatzea, laneratzea erraztea… Labur esanda, Lanbide Heziketaren garapenari laguntzea gizartearekiko arduratsua den jarrera da, eta GEK Zigilu hau emanez gizartearen aurrean ikusarazi nahi eta behar dugu.

Nola lor daiteke GEK Zigilu bat?

Edozein erakunde zein enpresa inplikatu daiteke LHren garapenean, bai Lantokiko Prestakuntzaren (LP) edo Txandakako Lanbide Heziketa Dualaren bidez lankidetzan arituz, zein hobekuntza- eta berrikuntza-proiektuak garatuz. Konpromiso hori da RSC zigiluak saritzen duena, eta honako honek eman dezakete aitorpen hau:

  • Ikaslan Bizkaiko sarearen ikastetxeek
  • Ikaslan Bizkaiak elkarte bezala

Ikaslan Bizkaiak emandako zigiluak

Ikaslan Bizkaiak lurraldeko LHrekin modu aktiboan lan egiten duten erakundeei emango die  GEK Zigilua, ahalegin hauek sarituz etorkizunean lankidetza gehiago sustatzeko asmoz.