Nahierako prestakuntza

Lanbide Heziketako ikastetxeek enpresa bakoitzaren beharrizan espezifikoekin bat datozen ikastaro pertsonalizatuak diseinatu eta ematen dituzte. Prestakuntza enpresan edo ikastetxeetan egin daiteke.

Ikaslan Bizkaia sareko 28 ikastetxeek dauden 23 arlotako 90 ziklo espezifiko eskaintzen dituzte.

Ziur horietakoren bat zure taldearen gaitasunak hobetu eta eguneratzeko lagungarria zaizula.