Ikaslan Bizkaiak konpromiso irmoa du etikan eta gizarte-erantzukizunean oinarritutako kudeaketa ona egitearekin.
Izan ere, badakigu gure jarduerak eragin zuzena duela gure ingurunean, dela zerbait egiten dugulako, dela zerbait egiteari uzten diogulako. Horregatik, gure kudeaketa-sistemaren premisa da Ikaslanek hobekuntzak sustatu behar dituela bere inguruko gizartean, ekonomian eta ingurumenean.

GJH

Gizarte-erantzukizun korporatiboaren arloan egiten ditugun ekintzak bideratzeko erreferentzia-esparrua Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarri dituzten Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) dira. Arreta xede horietan jarrita, bermatu egiten dugu gure jarduerak lagundu egiten duela garapena jasangarria, inklusiboa eta ingurumenarekiko errespetutsua izan dadila lortzen.

Kalitatezko prestakuntza

Helburu hori da gure ikastetxeen izateko arrazoia. Hain zuzen, gure ikastetxeetan eskainitako prestakuntzaren kalitatea bermatzen dute Lanbide Heziketa publikoa doakoa eta irisgarria izateak eta bertan eskaintzen diren prestakuntza-eskaintza zabalak, metodologiek, irakasleen taldeek, produkzio-ehunarekiko loturek eta etengabeko hobekuntza eta berrikuntza bilatzeko joerak. Ez hori bakarrik, bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko aukera-berdintasuna ere bermatzen dute.

Genero-berdintasuna

Genero-berdintasuna gure hezkuntza-sistemaren eta, ondorioz, euskal Lanbide Heziketaren funtsezko eta zeharkako printzipio bat da. Gainera, ikastetxeek beren kabuz eta elkarteak berak emakumeak ahalduntzeko eta posizionatzeko bideratzen dituzten ekimenak sustatzen ditugu, batez ere emakumeek presentzia txikia duten esparruetan.

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Inor atzean utziko ez duen garapen ekonomiko inklusibo batek denontzako lan duina bermatu behar du. Ildo horretan, Lanbide Heziketa publikoak aukera ematen du bizitza osoan zehar gaikuntzak lortzeko, lan-merkatuan sartu eta norberaren garapen profesionalari bultzada bat emate aldera.
Gainera, gure ikasleen laneratzea sustatzen dugu, bai ikastetxeek beren aldetik, bai guk, elkarte gisa. Zehazki, Ikaslan Bizkaiaren Ikasenplegu – Laneko Bitartekaritza Zerbitzua bereziki diseinatuta dago LHko titulua duten pertsonen kontratazioa erraztu eta sustatzeko.

Desberdinkeriak murriztea

Pertsona guztiek doan atzi dezaketen Lanbide Heziketa publikoaren sare bat gara. Hain zuzen, pertsona guztien garapen akademiko eta profesionala lortzeko egiten dugulako lan, beren gaitasun eta aukerei erreparatu gabe.

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Gure ikastetxeen eta elkartearen egiturak nahitaez eragiten du inpaktu bat gure inguruan. Horregatik, gure ikastetxeen eguneroko lanaren parte dira baliabideen efikazia areagotzea, ekosistemaren degradazioa murriztea eta ekonomia zirkularrean oinarritutako ingurumenarekiko jasangarriak diren bizi-estiloak sustatzea. Gainera, bulego teknikoak bere jarduerak ingurumenean duen eragina murrizteko lan egiten du.

Helburuak lortzeko aliantzak

Ikaslan Bizkaiak badaki ezagutza espezializatuak dituzten beste erakunde eta pertsona batzuekin jakintzak, baliabideak eta kontaktuak partekatzeak emaitzak optimizatu eta sustatu egiten dituela, besteak beste, berdintasuna, inklusioa, garapen profesionala eta ingurumenaren zainketa lortzeko aurrerapausoak.

Proiektuak
SARTU
Lankidetzak
SARTU
Hitzarmenak
SARTU

Ikaslan Bizkaiaren GEK zigilua

Irmoki uste dugu Gizarte-Erantzukizun Korporatiboa beharrezkoa dela bidezkoagoa izango den gizarte bat lortzeko; horregatik sortu dugu Ikaslan Bizkaiaren GEK zigilua.
Aitorpen horren bidez, beren inguruarekiko eta, batez ere, Lanbide Heziketarekiko solidarioa den kudeaketa-sistema baten aldeko apustua egiten duten erakunde eta pertsonen konpromisoaren garrantzia azpimarratzen dugu.
Ikasleen gaikuntza-prozesuetan laguntzea, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzea, eremu akademikoaren eta produkzio-eremuaren arteko ezagutzen transferentzian inplikatzea, laneratzea erraztea… Laburbilduz, Lanbide Heziketa garatzen laguntzea sozialki arduratsua den jarrera bat da, eta gizartean ikusarazi nahi eta behar dugu.

Gardentasuna

Sozialki arduratsua den kudeaketa ezinbestean dago gardentasunari lotuta. Gure erakundeari buruzko informazioa pertsona guztien eskura jartzeak egiten dugunaren eta egiten ez dugunaren gaineko arduradun egiten gaitu herritarren aurrean.
Nola antolatzen garen, gure esfortzuak nora bideratzen ditugun eta zein baliabide erabiltzen dugun eta nola banatzen ditugun ezagutzera emanda, posible da gure kudeaketaren efizientzia eta efikazia neurtzea, baita gure ingurunearen garapenean zein neurritan inplikatzen garen ere.

Efizientzia ekonomikoaren ratio nagusiak:

0
egun
BATEZ BESTEKO KOBRAKETA-EPEA
0
egun
BATEZ BESTEKO ORDAINKETA-EPEA
0
BITARTEKARITZA-ZERBITZUA
0
NAZIOARTEKOTZEA
0
KOMUNIKAZIOA
0
PROIEKTUAK
0
LANGILEAK
0
GASTU ARRUNTA