Ikaslan Bizkaiak lortzen dituen aitorpenek, bai zigiluek zein kondekorazioek edo bestelako bereizgarriek, LHren irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko egiten dugun lanarekin jarraitzeko bultzada handia suposatzen dute. Gainera, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen jarraitzeko pizgarri dira.

Antso X. Jakitunaren Ordena Zibilaren Ohorezko Plaka

2019ko uztaila

Hezkuntzarekiko dugun konpromisoaren aitorpen horrek babesa eman zion Euskadiko LHko ikastetxe publikoen sareak urte hauetan guztietan egindako lanari; ez hori bakarrik, Europan punta-puntako Lanbide Heziketa lortzeko lanean jarraitzeko bultzada ere izan zen.

Antso X. Jakitunaren Ordena Zibilak hezkuntzaren, zientziaren, kulturaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren arloko merituak egin dituzten edo Espainian edo nazioartean arlo horietan zerbitzu nabarmenak eman dituzten Espainiako eta atzerriko erakunde eta pertsona fisiko eta juridikoak saritzen ditu.

img-reconocimientos2

SELLO STEAM Euskadi

2022ko maiatza
Ikaslan Bizkaiak STEAM Euskadi zigilua lortu zuen 2022ko STEAM Euskadi Sarien  2. edizioan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu zuena Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Aitorpen hau Ikaslan Bizkaiak 2021ean abian jarri zuen STEAM LH proiektuaren ondorioz eman zitzaion elkarteari. Ekimen honen helburua emakumeen presentzia STEAM arloetan sustatzea izan zen, bokazio hauetan tradizioz emakumeak gutxiengoa izan baitira.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea

2021eko iraila
2021ean, Emakundek Ikaslan Bizkaiari eman zion bereizgarri hau, 11/2014 dekretu autonomikoan jasotzen dena. Berdintasunaren aldeko euskal elkarteak Ikaslan Bizkaiak bere egituran genero-berdintasuna sustatu eta ziurtatzeko ahaleginak aitortu zituen, 2019an egindako Berdintasun Planari esker.

Confebask Saria

2020ko abendua
Confebask Sarien 27. edizioan, Euskal Enpresarien Konfederazioak Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen elkarteak euskal Lanbide Heziketa sendotzeko egindako lana aitortu egin zuen.