Helburuak Lortzeko Aliantzak sortzea Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat da.

Gure hitzarmenen bidez, hainbat arloetako erakundeekin harremanak estutu nahi ditugu Ikaslan Bizkaian, eta gure helburuak lortzeko lanean jarraitzeko aukera emango diguten lotura berriak sortu.

Hitzarmenei esker, Ikaslanen ekosistemako erakundeen eta euskal LHren artean helburu komunak aurki ditzakegu.

Logo HEIZE

2023ko otsaila

Ikaslan Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioarekin (HEIZE) sinatutako hitzarmena, Lanbide Heziketa Dual Orokorreko hezkuntza-eredua ikastetxe publikoetan integratzeko. Eredu horrek LHko heziketa-zikloetako lehen ikasturtean lantokiko prestakuntza egitea aurreikusten du; bigarrenean, berriz, LP modulua egiteko aukeraz gain, Lanbide Heziketa Dual Aurreratua ere aukera daiteke, ikasturte hasieratik txandakako prestakuntza-kontratu baten bidez.

2019ko iraila

Euskadiko goi-mailako kirolarien laneratzea errazteko lankidetza-hitzarmena. Hitzarmena goi-mailako lehiaketaren alde egin dutenen gaikuntza hobetzean eta Ikasenplegu – Laneko Bitartekaritza Zerbitzuaren bitartez laneko orientazioa ematean zentratzen da.

2019ko uztaila

Kolektibo ahulenetako kideei eta, bereziki, desgaitasunen bat duten pertsonei lanpostu bat eskuratzeko erraztasunak ematen dizkieten orientazio- eta laneratze-jarduerak eta -programak egiteko hitzarmena. Horretarako, erakunde biok hartu dugu konpromisoa, batetik, gure enplegagarritasuna LHk eskaintzen duen profesionalizazioaren eta gaikuntzaren bitartez hobetzeko eta, bestetik, laneratzea errazten duen prestakuntza-ibilbide bat sortzen laguntzeko.

2019ko uztaila

LHko ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko hitzarmena, arreta aniztasun funtzionalean jarrita. Hitzarmen honen jarduketa-esparruaren erdigunean enpleguarekin, prestakuntzarekin, berrikuntzarekin, txandakako heziketa dualarekin eta praktika-kontratuekin zerikusia duten ekintzak sustatzea dago. Edonola ere, jarduketa horietan guztietan arreta berezia jartzen zaie emakumeei eta aniztasun funtzionala duten pertsonei, bi kolektibo horiek bereziki zaurgarriak direlako laneratzeari dagokionez.

2018ko iraila (2023ko maiatzean eguneratua)

LHren esparruko garapen teknologikoa, prestakuntza eta enplegua hobetzeko hitzarmena. Hainbat jarduketa-ildo biltzen ditu:

  • Telekomunikazioen sektoreko enpresetan praktikak eta enplegua sustatzea.
  • Ikasleek eta ikastetxeko irakasleek sektoreko enpresekin daukaten harremana bultzatzen duten prestakuntza-jarduerak egitea.
  • Teknologiaren eta telekomunikazioen sektorea gizarteratzea, zehazki, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean. Hori bai, arreta sektoreak eskaintzen dituen aukeretan jarrita, batez ere, emakumeei begira.
  • Berrikuntza-proiektuak.
  • Itelazpiren eta Ikaslan Euskadi Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.

2017ko uztaila

Esparru-akordioa, Eusko Jaurlaritzaren, euskal unibertsitate-sistemaren (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea), Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen Ikaslan elkartearen eta LHko itunpeko ikastetxeen eta ikastetxe pribatuen elkartearen artekoa, hezkuntzatik lan-mundura igarotzeko programa bat sortzeko asmoa zuena. Akordio horren ondorioz, Lanbideren Lehen Aukera kontrataziorako laguntza-programa sortu zen. Programa honek diru-laguntzak eskaintzen dizkie esperientzia gutxiko edo batere esperientziarik gabeko gazte tituludunak kontratatzen dituzten enpresei.

2017ko maiatza

Konecta Fundazioarekin (Mapfre Fundazioaren laguntzaile teknikoa) sinatutako hitzarmena. Haren helburua da lankidetza-espazio bat sortzea ACCEDEMOS programaren berri zabaltzeko ekintzak egiteko. Zehazki, programa horrek ETE-etan eta norberaren konturako erregimenean enplegu egonkorra sortzea du xede.

2016ko azaroa

BFArekin eta Confebaskekin sinatutako hitzarmena, titulatu berrien eta LHn eta unibertsitatean ikasten ari diren gazteen enplegagarritasuna hobetzeko. Zehazki, hitzarmen hau Erasmus + programaren esparruan ikasleen nazioartekotzea sustatzen duten proiektuak gauzatzera dago bideratuta.

2015ko uztaila

Lankidetza-hitzarmenan honen bidez, Ikaslan Bizkaiaren Ikaskuntzarako bitartekaritza-zerbitzuak KZGunea proiektuaren prestakuntza-eskaintza zabaltzeko konpromisoa hartzen du, ikastaroei eta ikasteko materialei buruzko informazio guztia bilduz, baita ikastaroak ematen dituzten ikastetxe eta erakundeena ere.

2015eko maiatza

Ikaslan sareko Lanbide Heziketako ikastetxeetan odol-emateak sustatu eta egiteko lankidetza-hitzarmena.

2014ko iraila

Zentro teknologikoen erreferentzialtasuna sustatzeko lankidetza-esparruak sortzeko hitzarmena, teknologia aurreratuko enpresentzat lehentasunezko kokaleku izan daitezen, berritasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren sistema publikoan zabal ditzaten eta gure Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak garapenaren eta berrikuntzaren nodo gisa sustatu ditzaten.