Lanbide Heziketak espezializatzeko bi bide eskaintzen dizkizu
Espezializazio programak
Euskadiko Lanbide Heziketak euskal produkzio-sareko enpresa eta sektoreen prestakuntza-premia bereziak asetzera zuzenduta dauden Espezializazio Programak ditu.
Programa hauek 3 urteko iraupena dute eta enpresek aktiboki parte hartuko dute Txandakako Lanbide Heziketa Dualaren ereduaren bidez.
Prestakuntzaren lehen ikasturtea LHko ikastetxean bakarrik burutuko da. Bigarren eta hirugarren ikasturteak txandaka burutzen dira ikastetxearen eta enpreseren artean.
Programa hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak diseinatu ditu, eta Sailburuordetzaren diploma bat dakarte, Estatuko Lanbide Heziketaren sistemaren barruan akademikoki edo profesionalki aitortua ez dena.
Sarbidea
Espezializazio programa bakoitzak dagokion Lanbide Heziketako titulazioa eskatzen du
Espezializazio ikastaroak
Espezializazio Ikastaroek ezagutzaren arloan sakontzen dute eta Lanbide Heziketako tituluen (erreferentziako tituluen) gaitasunak zabaltzen dituzte. Ekoizpen-sisteman gertatzen diren berrikuntzei zein erreferentzia-tituluekin lotuta sortzen ari diren esparruei erantzuna ematen diete.
Sarbidea
Espezializazio Ikastaroetara sartzeko dagokion Lanbide Heziketako titulua izatea beharrezkoa da.
Erdi Mailako tituluek 1. eta 2. mailako Espezializazio Ikastaroetara sartzeko aukera ematen dute (baldin eta lotutako titulazio bat bada).
Goi Mailako tituluek 1., 2. eta 3. mailako Espezializazio Ikastaroetara sartzeko aukera ematen dute (baldin eta lotutako titulazio bat bada).