Bikotekako pala-txapelketa izango da Ikaslan Bizkaiaren V. Ikastxapelketa 2019 norgehiagokako protagonista. 2019/03/29an hasiko da txapelketa, eta, urtero legez, jardunaldi bakar batean egingo da, Bilboko Bizkaia Frontoian.
Aurten 11 bikotek eman dute izena, bi taldetan banatuta. Talde batean 7 bikote daude eta bestean 4, eta beren artean lehiatuko dira txapelketaren final erdietara eta finalera iristeko rankinga osatzeko.