Euskal Gastronomia Akademiak CIFP Hostelería-Ostalaritza LHIIren prestakuntza-lana aitortu du Luis Irizar sariaren bitartez.
Galdakaoko CIFP Hostelería-Ostalaritza LHIIk datorren urriaren 26an jasoko du Euskal Gastronomia Akademiak gure gastronomia garatzen dihardutenen lana aitortzeko urtero ematen duen saria. Eta, nola ez, garapenaren xede horrek barne hartzen du prestakuntza..
Luis Irizar saria CIFP Hostelería-Hostalaritza LHIIk 1978tik gastronomiaren enpresa-sektore zorrotzera profesionalak bideratzeko egiten duen esfortzuaren aitorpen publiko garrantzitsua da. Zerbaitegatik ditu euskal sukaldaritzak 24 Michelin izar eta nazioarteko ospea adituen eta kontsumitzaileen artean.
Ikastetxearen esperientziari eta errealitatearen, sektorearen zein gizartearen eskaera berrietara egokitzeko gaitasunari esker, ikasleen prestakuntza integrala sustatzen da bertan. Ildo horretan, sukaldaritzako azken teknikak ikasteaz gain, Galdakaoko ostalaritza-eskolan ikasten dutenek lanbidea ulertzeko ikuspegi eta ikasleek molde berriak dituzten proiektu eta ekintzetan hartzen dute parte. Hori horrela, ikastetxean guztiz errotuta dauden hainbat printzipio aurki daitezke etorkizuneko sukaldarien, areto-arduradunen, sommelier-laguntzaileen eta abarren balio-proposamenean; esaterako, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren jasangarritasuna. Horrenbestez, beren ekarpenak egiten dituzte, egunez egun, euskal gastronomia erreferente izan dadin munduan.
Sari-banaketa Bilbon izango da, eta CIFP Hostelería-Ostalaritza LHIIk gastronomiaren arloko zenbait profesional eta erakunde prestigiotsurekin partekatuko du protagonismoa. Zehazki, Sergio Ortiz sukaldeburuak, Stefania Giordano areto-zuzendariak –Nerua Guggenheim jatetxea–, Sergio Errasti kazetariak eta Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa argitalpenak jasoko dituzte Euskadiko Gastronomia Sariak. Sari horiek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ematen ditu.
Bestalde, Ja(ki)tea elkarteak, Vivancoko Ardoaren Kulturaren Museoak, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak eta José María Isusik ere jasoko dituzte, CIFP Hostelería-Ostalaritza LHIIk bezalaxe Gastronomiaren Euskal Akademiaren sari propioak.