Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaro berriak ezagutza aurreratuagoak eta beren esparru profesionalerako gaitasun espezifikoak eskuratu nahi dituzten LHko titulatuei daude zuzenduta.
Ikastaroetan izena emateko, ezinbesteko baldintza da dagokion espezializazioarekin lotura zuzena duen LHko titulua izatea. Prestakuntzaren iraupena 990 ordukoa da; hau da, ikasturte akademiko bat.
Espezializazio-ikastaroak bi mailatan daude banatuta, eta sartzeko eskatzen den titulazioaren araberakoak dira. Gauzak horrela, erdi-mailako teknikariek 2. mailako espezializazio-ikastaroak egin ahal izango dituzte eta goi-mailako teknikariek, aldiz, 2. eta 3. mailakoak. Edonola ere, garrantzitsua da berriz ere azpimarratzea ikastaroak egiteko egiaztatu behar den titulazioak lotura izan behar duela dagokion espezializazio-ikastaroarekin.
Artisau-okintza eta -opilgintza.
Ikastaroari lotutako titulazioak:
Ikastaroari lotutako titulazioak:
Ikastaroari lotutako titulazioak:
Ikastaroari lotutako titulazioak:
Espezializazio hauen helburua da titulatuen profila eguneratzea eta hobetzea, aukera izan dezaten kualifikazio handiagoa eta gai zehatzei buruzko ezagutza aurreratuak eskatzen dituzten lanpostuak eskuratzeko. Gainera, lan-merkatuaren beharrizan errealei erantzuten diete, eta, beraz, nabarmen handitzen da ikastaroa egiten dutenen enplegagarritasuna.
Produkzio-ehunak gero eta profil kualifikatuagoak behar ditu 4.0 industriarako eta gure lurraldea hazteko gako-sektoreetarako. Ildo horretan, Lanbide Heziketak urteak daramatza esparru akademikoa enpresen produkzio-dinamika errealetara gerturatuko dituzten eduki, metodologia eta prestakuntza-ereduak garatzen. Espezializazio-ikastaroak lan-jardunaren espezifikotasunaren alde egiteko azken apustua dira, LH ikasten dutenek nahi dutena izatea lor dezaten.