Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Lehen Aukera programak 13.970 €-ra arteko dirulaguntzak emango dizkie 30 urtetik beherako pertsona tituludunak eta langabetuak kontratatzen dituzten enpresei. Ikaslan Bizkaiak, Ikasenplegu lan-bitartekaritza zerbitzuaren bidez, programa honi lotutako kontratuen kudeaketa eskainiko du dohainik.
Lehen Aukera laguntza-programak beraien titulazioarekin zerikusia duten lanbideetan esperientzia gutxi duten gazteei hezkuntza-bizitzatik lan-bizitzara igarotzea erraztu nahi die, kalitatezko lanpostuen bidez. Horregatik, dirulaguntzak eskatu ahal izateko baldintzetako bat lanpostua kontratatzen den pertsonaren formakuntza-mailara egokitzea da. Kontratuak mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko praktikaldikoak izan daitezke, eta lanaldi osoa edo partzialekoak ere, azken kasu honetan ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoa ez bada.
Dirulaguntzen balioa titulazio akademikoaren eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, % 10eko gehikuntzarekin emakumeak kontratatzen direnean, eta lanaldiaren iraupenarekiko proportzionalki egokituko da, lanaldi partziala bada:
- Goi Mailako Heziketa Zikloak (FP II):
- 4.550 € gutxienez 6 hilabeteko praktikaldiko kontratu bakoitzagatik.
- 7.280 € gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratu bakoitzagatik.
- 10.900 € kontratu mugagabe bakoitzagatik.
- Erdi Mailako Heziketa Zikloak (FP I) eta Profesionaltasun-Ziurtagiriak:
- 3.500 € gutxienez 6 hilabeteko praktikaldiko kontratu bakoitzagatik.
- 5.600 € gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratu bakoitzagatik.
- 8.400 € kontratu mugagabe bakoitzagatik.
- Grados Universitarios:
- 5.300 € gutxienez 6 hilabeteko praktikaldiko kontratu bakoitzagatik.
- 8.480 € gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratu bakoitzagatik.
- 12.700 € kontratu mugagabe bakoitzagatik.
Ikaslan Bizkaia, kontratuen kudeaketarako erakunde kolaboratzailea
Aurtengo urriaren 31ra arte profil hauekin lantaldea handitu nahi duten enpresek Lanbideren erakunde kolaboratzaile den Ikaslan Bizkaiaren laguntza izan ahal dute, kontratazioaren kudeaketa inolako kosturik gabe egiteko.
Ikasenplegu lan-bitartekaritza zerbitzua eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan hezitu den talentua eskuratzeko tresnetan espezializatua dagoen lantaldea ditugu, eta 25 urte daramatzagu enpresei zerbitzuak eskaintzen.
Informazio gehigarria: https://www.lanbide.euskadi.eus/helburua/-/lehen-aukera_eu/