Joan den urtarrilaren 20an, PRALINE – Promoting Adult Learning in Networks proiektuak on-line egindako bilerak 2022ko martxoan lan-jardunaldi presentziala egitera deitu zuen taldea.
Egungo egoera soziosanitarioak eragindako egoeretara egokitu beharrak egun hauetarako antolatuta zegoen aurrez aurreko bigarren lan-ekitaldiaren atzerapena eragin du, eta on-line jarraitu behar izan da Europan Lanbide Heziketa hobetzeko proposamen berriak ematen.
Joan den 20ko bilera telematikoan sarearen sendotzea azpimarratu zen, baita jomuga berrien garapena, hala nola Europa mailan helduen ikaskuntza ezagutzeko ikerketa bat martxan jartzea, proiektuaren lehen newsletter-aren bidalketa eta urte honetan argitaratuko den podcast baten sorrera.