Ez. Profesionaltasun Ziurtagiriek lan-jarduera zehatz baterako gaitasunak egiaztatzen dituzte, eta arlo profesionalean bakarrik dute balioa. Lanbide Heziketako tituluek, aldiz, balio akademikoa ere badute, arlo profesionaleko balioaz gain, eta hezkuntza-sisteman aurrera egiteko aukera ematen dute.
Profesionaltasun Ziurtagiri batek Kualifikazio Profesional bakarra osatzen duten gaitasun-unitateak aitortzen ditu (ziurtagiriak kualifikazio profesional hori egiaztatzen du). Ostera, LHko ziklo batek gaitasun-unitate gehiago egiaztatzen ditu, eta horregatik, kualifikazio profesional gehiagotarako balio du.