Kirol irakaskuntzek kirol-modalitate edo -espezialitate zehatzetako titulazio ofizialak eskaintzen dituzte. Hezkuntza-sisteman Erregimen Bereziko Irakaskuntzen artean sailkatzen dira.
Titulazio guztietan daude hautatutako espezialitateari dagozkion kirol-diziplinan edo diziplina espezifikoan komunak diren irakasgaiak.
Bi mailatako titulazioak daude:
- Erdi-maila: bi ikasturte akademikotan egiten da eta erdi-mailako kirol teknikari titulua eskuratzen da.
- Goi-maila: ikasturte bakarrean egiten da eta amaitutakoan goi-mailako kirol teknikari titulua eskuratzen da.