Osatu zure prestakuntza Europako beste herrialde batean

LHko erdi- eta goi-mailako graduetako ikasleek aukera dute Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua Europan egiteko, Erasmus + programaren bitartez.

Gainera, Euskadiko LHko ikastetxe publikoek Ikaslan Mobility zerbitzua erabiltzen dute. Zerbitzu hori gure ikasleek eskatutako beken kudeaketa optimizatzera dago bideratuta.

Egin lan atzerrian

Lanbide Heziketako goi-mailako titulua dutenek Global Training – Gazteak Atzerrian programetan ere parte hartu ahal izango dute. Programa horri esker, 31 urtetik beherakoek ordaindutako praktikak egin ditzakete munduko edozein tokitan 6-12 hilabetez.