Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko lankidetzak aldaketak eta hobekuntza errealak ekar diezazkioke gure inguruneari zenbait arlotan: aukera-berdintasunean, enplegagarritasunean, gizarte-inklusioan, ezagutzaren sorreran, planetarekiko kontsumo errespetutsuaren sustapenean…

Horregatik, gure ikastetxeek eta sare osoak (Ikaslan Bizkaiaren bitartez) zure erakundearen eskura jartzen dituzte gure giza kapitala eta gure harremanen kapitala inor atzean utziko ez duen garapen jasangarria sustatzen laguntzeko.

Zure erakundeak eta LHk bat egin dezakete gure ingurunea hobetzeko.

Ekin diezaiogun!

  • LHko ikasleak zure erakundean hartuta, lan-egoera errealetan ikasita garapen profesional eta pertsonalerako dituzten itxaropenak hobetu ditzaten.

  • Gure produkzio-ehunari lehia-abantaila berriak emango dizkioten berrikuntza-proiektuak garatuta.

  • Esparru akademikoaren eta produkzio-esparruaren artean ezagutzaren transferentzia sustatuta.

  • Esparru akademikoaren eta produkzio-esparruaren artean ezagutzaren transferentzia sustatuta.

  • Dibertsitate funtzionala duten pertsonei bizitza aktibo bat izateko erraztasunak emanda.

Asko dira beren ekarpena egiten duten enpresak eta LHko ikastetxeak.

Konpromiso hori Ikaslan Bizkaiaren GEK zigiluaren bidez aitortzen du Ikaslan Bizkaiak.