PRALINE, ingelesezko Promoting Adult Learning in Networks izenaren akronimoa da, eta Erasmus + programaren barruan dago. Helburua hezkuntza-erakundeetan berrikuntza eta nazioartekotzea lortzea da, nazioaz haraindiko lankidetzaren bitartez.

Ekimenaren xede orokorra da helduentzako hezkuntza-hornitzaileen nazioaz haraindiko sareak indartzea, elkarrengandik ikasiz, berdinen arteko aholkularitza eginez eta norberaren gaitasunak sendotuz. Zehatzago, 2009an jaiotako EUproVET sarea sustatzea eta indartzea da xedea.

PRALINE proiektuak bermatu egingo du heziketaren esparruko jardunbiderik egokienak trukatzen direla. Ez hori bakarrik, zeharka, gizarteratzea ere lortu nahi du. Nazioarteko lankidetza sustatzeko, honako hauetan zentratzen da proiektua:

  • IKTak, teknologia berriak, gaitasun digitalak.
  • Kulturarteko/belaunadiarteko hezkuntza iraunkorra.
  • Nazioarteko lankidetza, nazioarteko harremanak, garapenerako lankidetza.
  • Inklusioa/ekitatea.
  • Kulturaren eta sormenaren arloko lanbideak: industria tradizionalarentzako aukera berriak.
  • Ikasketa-plan berritzaileak / heziketa-metodoak / prestakuntza-ikastaroak egitea.