Lanbide Heziketaren Eskaintza Partzialak modulu edo irakasgai solteak ikasiz Erdi edo Goi Mailako Titulu bat lortzea errazten du, ikasketak beste jarduera batzuekin bateragarri egiteko aukera ematen baitu.

Prestakuntza era presentzialean egiten da LHko ikastetxean, beraz, klaseetara joatea nahitaezkoa da. Titulua lortzeko behar den denbora urtero ikasten diren modulu kantitatearen araberakoa izango da.

Eskaintza partziala

ico-Administracion-y-gestion-800

Administrazioa eta Finantzak (Goi Maila)

CIFP TARTANGA LHII

  • Bulegotika eta informazioaren prozesua.
  • Giza baliabideen kudeaketa.
  • Finantza-kudeaketa.
  • Enpresa-simulazioa.
ico-Electricidad-y-electronica-800

Sistema elektrotekniko eta automatizatuak (Goi Maila)

CIFP TARTANGA LHII

  • Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak.
  • Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak.
  • Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa.
  • Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa.
ico-Servicios-socioculturales-y-a-la-comunidad-800

Gizarteratzea (Goi Maila)

CIFP TARTANGA LHII

  • Gizarteratzea eta laneratzea.
  • Bitartekaritza komunitarioa.
  • Lehen laguntzak.
  • Enpresa eta ekimen sortzailea.
ico-Fabricacion-mecanica-800

Metal-eraikuntzak (Goi Maila)

CIFP NICOLÁS LARBURU LHII

  • Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa.
  • Metal-eraikuntzen mekanizazio-, ebaketa- eta konformazio-prozesuak.
  • Metal-eraikuntzen lotura- eta muntaia-prozesuak.
  • Metal-eraikuntzen proiektua.
  • Lantokiko prestakuntza.

Soldadura eta Galdaragintza (Erdi Maila)

CIFP ZORNOTZA LHII

  • Giro naturaleko soldadura.
  • Muntaia.
  • Interpretazio grafikoa.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.
ico-Sanidad-800

Erizaintzako Zaintza Osagarriak (Erdi Maila)

CIFP NICOLÁS LARBURU LHII

  • Erizaintzako oinarrizko teknikak.
  • Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa.
  • Kalitatea eta etengabeko prestakuntza.
  • Lantokiko prestakuntza.

CIFP ZORNOTZA LHII

  • Erizaintzako oinarrizko teknikak.
  • Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak.
  • Kalitatea eta etengabeko prestakuntza.
  • Lantokiko prestakuntza.

Osasun-larrialdiak (Erdi Maila)

CIFP FADURA LHII

  • Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan.
  • Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak.
  • Osasun-zuzkidura.
  • Ingeles teknikoa.
ico-Textil-confeccion-y-piel-800

Patroigintza eta moda (Goi Maila)

CIFP NICOLÁS LARBURU LHII

  • Jantzigintza industrialeko prozesuak.
  • Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
  • Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala.
  • Ingeles teknikoa.

Sarbidea

Modalitate honetan sartzeko, beharrezkoa da 18 urte baino gehiago izatea eta Erdi Mailako zikloetarako eta Goi Mailako zikloetarako eskatzen diren sarbide-baldintzak betetzea (ikasi nahi diren moduluak titulazio-maila batekoak edo bestekoak diren kontuan hartuta).