Izena emateko epeak
Ikastetxean aurrez aurreko modalitate osoan Erdi edo Goi Mailako ziklo batean, Eskaintza Partzialean eta Espezializazio Ikastaroetan matrikula egiteko, honako fase hauek hartu behar dituzu kontuan
Aurre-matrikula (beharrezkoa)
Epea:
itxita
Gutxi gorabeherako data:
ekaineko lehen hamabostaldia
Matrícula
Ohiko aldia:
Epea:
itxita
Gutxi gorabeherako data:
ekaineko bigarren hamabostaldia
Aparteko aldia:
Epea:
irekia. Irailaren 1etik urriaren 15era
Sarrera kupoak
EMHZ
Erdi Mailako Heziketa Zikloetan 25 plaza egongo dira gehienez.
Errepikatzaileek lehentasuna izango dute, eta horiek okupatzen dituzten plazak plaza guztien kopuruari kenduko zaizkio.
Honela banatuko dira plazak:
- Plazen % 5 eskaeraren egunean % 33ko edo gehiagoko aniztasun funtzionala egiaztatzen duten pertsonentzat erreserbatuko dira
- Plazen % 5 goi-mailako kirolarientzat erreserbatuko dira
- Plazen gainerako % 90 honela banatuko dira:
- % 65 DBHko titulua dutenentzat
- % 20 Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua eskuratu dutenentzat
- % 15 Erdi edo Goi Mailako heziketa zikloetara edo Unibertsitatera sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo 1147/2011 Errege Dekretuaren baldintzak betetzen dituztenentzat
GMHZ
Goi Mailako Heziketa Zikloetan 25 plaza egongo dira gehienez.
Errepikatzaileek lehentasuna izango dute, eta horiek okupatzen dituzten plazak plaza guztien kopuruari kenduko zaizkio.
Honela banatuko dira plazak:
- Plazen % 5 eskaeraren egunean % 33ko edo gehiagoko aniztasun funtzionala egiaztatzen duten pertsonentzat erreserbatuko dira
- Plazen % 5 goi-mailako kirolarientzat erreserbatuko dira
- Plazen gainerako % 90 honela banatuko dira:
- % 60 Batxilergoko titulua dutenentzat
- % 20 Teknikari titulua eskuratu dutenentzat
- % 20 dagokion sarrera-proba edo 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu dutenentzat, 1147/2011 Errege Dekretuaren baldintzak betetzen dituztenentzat, edo beste Goi Mailako titulu bat edo unibertsitateko titulua dutenentzat
Kontuan hartu plaza kopuru mugatua eskaintzen dela eta hauek batez besteko noten arabera eta Erdi Mailako zein Goi Mailako sarrera kupoen arabera ematen direla.