Hitzarmenaren hasiera: 2014ko iraila
– gaur egun
Hitzarmenaren hasiera: 2014ko iraila
– gaur egun
Lanbide Heziketaren eta enpresa teknologikoen arteko loturak sortzeko zein Lanbide Heziketa publikoa garapenaren eta berrikuntzaren buru izateko konpromisoaren barruan, Ikaslanek hitzarmen bat sinatu zuen Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearekin 2014an, lankidetza-espazioak sortzeko asmoz. 2017an hasita, sare horiek urtero antolatzen dituzte Esperientziaren Foroak, eta 2021ean, 5. ediziorako, FP/Parke izendatu zituzten foro hauek.
Ekitaldi horietan, parke teknologikoen sarea osatzen duten enpresek beren jarduera eta giza baliabideen esparruko beharrak erakusten dizkiete DBHko ikasleei, eta LHk mota horretako profilak kontratatzeak eskaintzen dituen aukerak erakusten dizkio industriari. Era berean, ikasleek ikasgelan egin beharreko hainbat erronka jasotzen dituzte, egungo produkzio-sarearentzat ezinbestekoak diren zeharkako gaitasunak garatzeko. I. Foroak 200 ikasle hartu zituen guztira, eta kopuru horrek gora egin du urteetan zehar, 2022an 1.200 ikasle baino gehiago izatera iritsi arte.
I. Esperientziaren Foroaren data: 2017ko martxoa
Ezagutu itzazu aurreko urteetako LH/Parke Foroen edukiak eta hurrengo ediziotaz jabetu webgune honetan.