Data: 2021eko abendua
Data: 2021eko abendua
“MUJER LH. ETORKIZUNEKO IKUSPEGIA” lan-merkatuaren erronka berriak aztertzen dituen ekimena da, emakumeek eta LHk produkzio-sarean izango duten rolean oinarritutako ikuspegia duena. Proiektuaren ardatza jardunaldi informatibo eta kolaboratibo bat izan zen, zeinetan prestakuntzaren eta enpleguaren arloko hainbat eragileek parte hartu zuten. Jardunaldia 2021eko abenduaren 22an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Era berean, “STEAM emakumeak Lanbide Heziketan” lelopean, Lanbide Heziketako STEAM arloekin lotuta dauden emakumeak protagonista dituzten bideo batzuk egin ziren, ikasketa hauek tradizionalki maskulinizatuta egon dira eta. Hainbat ziklotako ikasleen testigantzek eta Tartanga LHIIn ospatutako mahai-inguru batek esparru zientifiko eta teknologikoen ikaskuntza desmitifikatzea dute helburu, eta ikasle berriak genero-rolak atzean uztera bultzatzen dituzte.
Ikasleen testigantzak jasotzen dituzten bideoen erreprodukzio zerrenda eta Tartanga LHIIn egindako mahai-ingurua.
MUJER LHren helburuek lotura estua dute STEAM LH proiektukoekin, eta bi ekimenen ondorioak webgune berean jasotzen dira.