Hasiera data: 2021eko apirila
Hasiera data: 2021eko apirila
“Bokazioak sustatzen. STEAM LH” Ikaslan Bizkaiak abiarazitako proiektu bat da, DBHko emakumezko ikasleen artean STEAM bokazioekiko interesa piztea bilatzen duena, hau da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika arloekiko interesa. Ikasgelan burututako ekintzen bidez eta enpresei bisitaldiak eginez gauzatzen da proiektua.
Ekimen hau Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuen ekintza-esparruaren barruan kokatzen da, bereziki hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa lortzeari dagokionez.
STEAM LH, MUJER LHrekin batera, Ikaslan Bizkaiaren Berdintasuneko proiektu handietako bat da, eta berariazko webgune baten zehaztasun handiagoz azalduta dago. Erabilitako metodologiak eta ateratako ondorioak esteka honetan aurkitu ditzakezu.