Atera probetxua LHren ekosistemari

Enpresek LHko ikastetxeetan metatutako azpiegiturak, ezagutzak eta esperientzia erabil ditzakete berrikuntza-proiektuak egiteko eta hobekuntzak txertatzeko beren produkzio-prozesuetan, produktuen diseinuan, saiakuntzetan, egiaztapenetan, simulazioetan, eta abar.

Lankidetza horren esparruan, irakasleek egonaldiak egin ditzakete enpresan eta profesionalek LHko ikastetxeetan, ezagutzaren bi norabidetako transmisioa errazteko.

ETE-etarako berrikuntza aplikatuaren sistematizazioa arlo teknologikoetan: TKgune

Gainera, euskal Lanbide Heziketak LHko ikastetxeen sare espezifiko bat osatu du enpresa txiki eta ertainei 6 arlo teknologikotan berritzen laguntzeko:

  • Mugikortasuna.
  • Digitalizazioa eta konektibitatea.
  • Bioteknologia eta osasuna.
  • 4.0 industria eta fabrikazio aurreratua.
  • Energia eta ingurumena.
  • E-commerce, ostalaritza eta turismoa.

Ikaslan Bizkaiaren sei ikastetxe dira TKGune sareko kide, eta hainbat arlotan daude espezializatuta