Bisitatu eta ezagutu Itelazpi, telekomunikazioen euskal sozietate publikoa

Esperientzia paregabea ikasleentzat!

2023ko maiatzean, Itelazpirekin dugun hitzarmena berritu genuen, ikasleei lanbide-gaitasuna indartzeko eta etorkizuneko erronkei konfiantzaz eta konpetentziaz aurre egiteko prestatzeko aukerak eta esperientziak eskaintzeko konpromisoa berretsiz.

23/24 ikasturterako diseinatu dugun jardueretako bat Itelazpiko instalazioetara bisita gidatuak egitea da, ikasleek Eusko Jaurlaritzako telekomunikazio-enpresa publikoak eskaintzen dituen zerbitzuak eta funtzionamendua zuzenean ezagutu ditzaten.

NORENTZAT:

Telekomunikazioen arloko LHko ikasleak

Erdi-mailako zikloak: 2.maila

Goi-mailako zikloak 1. eta 2. mailak

Gehienez 15 pertsonako taldeak (ikasleak eta irakasleak)

Ezagutuko duzue:

Nola funtzionatzen duten irrati- eta telebista-seinaleak daramatzaten zerbitzuek.

Nola kudeatzen dira komunikazio publikoen zerbitzuak.

Nola administratzen diren telekomunikazio-azpiegitura publikoak.

Eta hori guztia, ingurunea mantenduz eta ingurumena zainduz.

Telekomunikazio enpresa baten errealitatea nolakoa den ikusi nahi duzue?