IkasEnplegu, LHko Laneko Bitartekaritza Zerbitzua

IkasEnplegu zerbitzuaren bitartez, laneko orientazioa eskaintzen dizugu eta lan-merkatuan sartzeko laguntza ematen dizugu gure Lan-Poltsarekin, LHko Erdi- eta Goi-mailako profil teknikoetan espezializatua dagoena.

IkasEnplegu doakoa da, eta zure CVa sortu eta eguneratzeko aukera ematen du, edozein unetan egiaztagiriak aurkeztuta. Horrela, zure profilerako lan-eskaintza espezifikoak eskuratu ahal izango dituzu.

LHko titulu bat baduzu edo LHn prestatzen ari bazara, IkasEnplegun eman dezakezu izena inprimaki sinple batzuk beteta. Besteak beste, datu hauek eman beharko dituzu: datu pertsonalak, lan-esperientzia, prestakuntza akademikoa, hizkuntzak eta beste prestakuntza osagarri batzuk.
Gailu mugikorretarako optimizatuta dagoen sareko plataforma baten bidez, zure profila edozein unetan kudeatu eta eguneratu dezakezu.
Bete zure profila eta sartu zure karrera profesionala hobetuko duen zerbitzura!

0
ERREGISTRATUTAKO ERABILTZAILEAK
0
LAN-ESKAINTZAK
0
LANPOSTUAK

Harremanetarako

Ainhoa García
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:00-14:00 (aurretiko hitzorduarekin)
Telefono-zenbakia: 94 493 84 00
Helbide elektronikoa: enplegu@ikaslan.net