Joan den abenduaren 1ean egin zen Lanbide Heziketa Dualeko instruktoreentzako urteko prestakuntza-jardunaldia, CEBEKen.
Lanbide Heziketa Dualean parte hartzen duten enpresetan instrukzio- eta tutorizazio-lanak egiten dituztenei eta datozen hilabeteetan egiteko asmoa dutenei dago zuzenduta jardunaldia, enpresek eta Lanbide Heziketako ikastetxeek Lanbide Heziketa Duala hedatzeko eta hobetzeko eta Bizkaiko pertsonen eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko duten konpromisoaren esparruan. Ez hori bakarrik, Lanbide Heziketaren, enpresa-eragileen eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren arteko lankidetzaren adibide ere bada.
Duela hiru urtetik antolatzen dira Heziketa Dualean dabiltzan enpresetako instruktoreentzako prestakuntza-ikastaro hauek aldizka, eta Bizkaiko 500 enpresatik gora hartu dute parte azken urteotan eredu dualean.