Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Ikaslan Bizkaiaren Gizarte-Erantzukizun Korporatiboaren ziurtagiria jaso zuen atzo Euskadiko Lanbide Heziketarekin duen inplikazioagatik eta STEAM LH edo MUJER LH bezalako proiektuak emandako laguntzagatik.
Ikaslan Bizkaiko presidente den Eduardo Alzolak eta Alba Estanyol koordinatzaileak GEK zigilua eman zioten atzo Teresa Laespada diputatuari Bizkaiko Foru Aldundiak egin duen lanaren aitorpen bezala. Aldundia Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarearekin lankidetzan aritu da hainbat proiektuen bidez. Horietako bat MUJER LH izan zen, emakumeek LHn eta STEAM arloetan duten rolari buruz ospatu zen hausnarketa-jardunaldi batekin pasa den abenduaren 22an hasi zen ekimena. Ekitaldiak Laespadaren hitzaldia izan zuen, baita enpleguari zein formakuntzari lotuta dauden beste agente eragile batzuen hitzaldiak, hala nola Enpleguko zuzendari nagusi den Susana Gonzálezena edo Addeco fundazioko Silvia Virtorena. Proiektuak STEAM arloetako emakumezko ikasleen bizipenak jasotzen zituzten bideon argitalpenarekin jarraitu zuen, zeinetan beste emakume batzuei ikasketa hauek egitera animatzen zitzaien.
Era berean, STEAM LH ekimena, DBHko emakumezko ikaslegoak zientzia eta teknologiarengan duen interesa piztea bilatzen duena, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak proiektu berritzaileak garatzeko emandako dirulaguntzen programan kokatu zen. Egitasmo honen bidez, IES Mungia BHIko 67 neskek eta IES Uribe Kosta BHIko 65 neskek ikasgeletan egin ziren hainbat saioetan eta LHko ikastetxeetara zein enpresetara egindako bisitaldietan parte hartu zezaketen, STEAM arloak hobeto ezagutu zitzaten.