Joan den maiatzaren 10ean, erakunde bietako ordezkariek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten. Horren bidez, goi-mailako euskal kirolarien laneratzea hobetzeko ekintzak dinamizatzeko konpromisoa hartu zuten, batez ere desgaitasuna dutenenak. Asmo hori prestakuntzan, orientazioan eta enpleguan oinarritutako jarduera-esparru batean gauzatu da hitzarmenaren bidez. Gainera, kontuan hartu da emakumea eta desgaitasuna duten pertsonak bereziki sentikorrak diren kolektiboak direla.
Hitzarmena maiatzean sartu zen indarrean. 2 urteko indarraldia izango du, eta iraupen bereko aldika luza daiteke.