Nagore Ortega Ortizek, Adecco fundazioko Giza Baliabideen Aniztasun eta Inklusioko eta Talentuaren Kudeaketako aholkulari eta Gizarte-Erantzukizun Korporatiboaren arduradunak, gaur goizean jaso du Ikaslan Bizkaiaren aitorpen hau LHko ikastetxe publikoen sarearekin ia 3 urtez lankidetzan aritzeagatik.
Ikaslan Bizkaiko koordinatzaileak, Alba Estanyolek, gaur goizean eman dio GEK zigilua Adecco fundazioari, Gizarte-Erantzukizun Korporatiboaren arduradun den Nagore Ortega Ortizekin eta eskualdeko koordinatzaile den Montse Izagirre Longarterekin egindako topaketa batean. Adeccok lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Ikaslan Bizkaiarekin 2019ko uztailan, Lanbide Heziketako ikastetxeetan aniztasun funtzionala duten pertsonen heziketa sustatzeko asmoz.
Talde honen prestakuntza eta lan-munduan sarrera errazteko helburuarekin, bi erakundeek irakaslegoari eta ikaslegoari aniztasun funtzionalari buruz sentsibilizatzeko eta behar duen ikasle bakoitzaren neurrira prestakuntza-ibilbideak sortzeko. Horrez gain, Adeccok aholkularitza-talde bat jarri zuen ikasle horien eskura beren prestakuntza diseinatzeko eta izan ditzaketen lan-munduko irtenbidei buruz orientazioa emateko.