Txandakako Lanbide Heziketa Duala edo Lantokiko Prestakuntza (LP) moduluaren bidez, LHk lan-ingurune errealetan ikasiko duzula bermatzen du eta horrek, aldi berean, zure enplegagarritasuna hobetuko du.
Txandakako Lanbide Heziketa Duala
LH Dualaren ereduan, LHko ikastetxeaz gain, enpresa batek ere hartzen du parte zure gaikuntza-prozesuan.
Lehen ikasturtean, ikastetxean egiten dira ikasketa guztiak.
Bigarren ikasturtean, txandakatu egiten dira ikastetxean jasotako prestakuntza eta enpresako lana (titulazioarekin zerikusia duten ikaskuntzak eskuratzera bideratuta dagoena).
Abantailak:
- Gaitasun teknikoa osatu eta laneko jardunari lotutako zeharkako gaitasunak hobetuko dituzu; horrek zure enplegagarritasuna hobetuko du.
- Enpresan lan egindako orduekiko proportzionala den konpentsazio ekonomikoa jasoko duzu, dela Ikaskuntzarako Prestakuntzako kontratu bidez, dela beka baten bidez (25 urte edo gehiago dituztenentzat).
- Lan-bizitza hasiko duzu, Gizarte Segurantzan kotizatuko baituzu.

Lantokiko Prestakuntza (LP)
Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua ikasleek titulua lortzeko ezinbestean egin behar duten modulu (irakasgai) bat da. Edonola ere, modulua egitetik salbuetsita egon daitezke titulazioarekin lotutako lan-esperientzia duten ikasleek.
3 bat hilabetez, ikasgelan ikasitakoa lan-ingurune erreal batean eramango duzu praktikara, LHko ikastetxeak eta enpresak adostutako prestakuntza-programaren bidez.
Modulu hau egiteko, ezinbestekoa da titulua osatzen duten gainerako modulu guztiak gaindituta izatea.
LP prestakuntza-modulua da, eta ikasleak ez dauka inolako kontratu-harremanik enpresarekin.
