Lanbide Heziketak hainbat aukera ematen dizkizu ikasketak egiteko.

Zuk aukeratzen duzu zein den zuretzat egokiena.

Txandakako Lanbide Heziketa Duala

Txandakako Lanbide Heziketa Dualean Lanbide Heziketako ikastetxea eta enpresa bat arduratzen dira ikasleen gaikuntzaz.

Zikloko lehenengo mailan ikastetxean egiten da prestakuntza osoa. Bigarren mailan, ikasleak ikastetxeko eskolak eta enpresan bizitzen diren lan-egoera errealak txandakatzen ditu.

Prestakuntza presentzial osoa LHko ikastetxean

Modalitate presentzialean bi ikasturte akademiko egiten dira Lanbide Heziketako ikastetxean (2.000 ordu, gutxi gorabehera).

Titulua eskuratzeko, derrigorrezkoa da LP modulua egitea, salbu eta titulazioarekin zerikusia duen lan-esperientzia egiaztatzen bada.

Prestakuntza presentzial partziala

Ikasleek presentzialki egiten dituzte Lanbide Heziketako zikloak, modulu (irakasgai) solteetan matrikulatuta.

Prestakuntza-aldiak bi ikasturte baino gehiago irauten du, eta iraupena ikasleak urtean egiten dituen moduluen araberakoa da.

Titulua eskuratzeko, derrigorrezkoa da LP modulua egitea, salbu eta titulazioarekin zerikusia duen lan-esperientzia egiaztatzen bada.

Urrutiko prestakuntza telematikoa

Online edo erdipresentzialki egiten da, eta osorik edo partzialki eskaintzen da Ikaskuntza Birtualen eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren bidez (BIRTLH).

Titulua eskuratzeko, derrigorrezkoa da LP modulua egitea, salbu eta titulazioarekin zerikusia duen lan-esperientzia egiaztatzen bada.

Erdi-mailako zikloak urrutitik egiteko, derrigorrezkoa da 18 urte beteta izatea. Goi-mailako zikloak egiteko, aldiz, 21 (edo 20 interesdunak teknikari titulua baldin badu).