Biztanleria aktiboarentzat, lan egiteko adina duenarentzat, edo lanean zein langabezian dagoenarentzat diseinatutako prestakuntza-mota da.

Honen helburua profesionalen gaitasunak eguneratzea eta optimizatzea da, haien karrera profesionala sustatzeko edo lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetzeko.

Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Modulu-katalogoari lotuta dago gehienbat, eta Profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzea ahalbidetzen du (lanbide-jarduera jakin bat betetzeko beharrezko gaitasunak egiaztatzen dituen ziurtagiri ofiziala).

Profesionaltasun Ziurtagiriak hainbat prestakuntza-moduluk osatzen dituzte. Gure zentroek Profesionaltasun Ziurtagiri osoak, prestakuntza-modulu bereiziak eta prestakuntza-unitateak (modulu baten zatiak) eskain ditzakete.

Prestakuntza-unitateak eta prestakuntza-moduluak egiaztatu egiten dira, eta dagokion profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko metatu egin daitezke.

Langabezian dauden pertsonentzako enplegurako prestakuntza

Lanean dauden pertsonentzako enplegurako prestakuntza

Baldintzak

Profesionaltasun Ziurtagiriak hiru kualifikazio-mailetan banatzen dira: 1, 2 eta 3.

1. mailako Ziurtagirirako

Ez da ziurtagiri akademikorik zein profesionalik eskatuko, baina beharrezkoa da ikastea ahalbidetzen duten hizkuntza-komunikazioko trebetasunak izatea.

2. mailako Ziurtagirirako

  • DBHko Titulua.
  • 2. edo 1. mailako Ziurtagiria izatea (lanbide-arlo eta -eremu berekoa bada).
  • Erdi Mailako Zikloetarako baldintza akademikoak betetzea edo dagokion sarrera-proba gainditu izana.
  • 25 urtetik gorakoentzako zein 45 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarrera-probak gainditu izana.

3. mailako Ziurtagirirako

  • Batxilergoko titulua.
  • 3. edo 2. mailako Ziurtagiria izatea (lanbide-arlo eta -eremu berekoa bada).
  • Goi Mailako Zikloetarako baldintza akademikoak betetzea edo dagokion sarrera-proba gainditu izana.
  • 25 urtetik gorakoentzako zein 45 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarrera-probak gainditu izana.