Erdi Mailako zikloak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ondoko ikasketen parte dira, eta titulazioari lotutako lanbide-jarduerarekin zerikusia duten eginkizun teknikoak profesionalki betetzeko bermatzen duen Teknikari Titulu bat dakarte.

Ikasketen iraupena bi ikasturtekoa da, bai Aurrez Aurreko Heziketa Osoa ikastetxean zein Txandakako Lanbide Heziketa Dualean.

Erdi mailako prestakuntza zikloak

Zuzeneko sarbidea

Erdi Mailako ziklo baten sartzeko beharrezkoa da gutxienez 16 urte izatea eta esteka honetan jasotzen diren baldintzak betetzea.

Sarbide-proba

Zuzenean sartzeko baldintzetako bat ere betetzen ez bada sarbide-proba egin beharko da.

Gogoratu

  • Proba egin ahal izateko 17 urte izan behar dira, edo proba egiten den urtean betetzea.
  • Probek autonomia erkidego guztietan dute balioa, hortaz, ezin da ikasturte berean erkidego bat baino gehiagotan izena eman.

Sarrera kupoak

ESKAINITAKO PLAZAK

Erdi Mailako Heziketa Zikloetan 25 plaza egongo dira gehienez.
Errepikatzaileek lehentasuna izango dute, eta horiek okupatzen dituzten plazak plaza guztien kopuruari kenduko zaizkio.

Honela banatuko dira plazak:

  • Plazen % 5 eskaeraren egunean % 33ko edo gehiagoko aniztasun funtzionala egiaztatzen duten pertsonentzat erreserbatuko dira
  • Plazen % 5 goi-mailako kirolarientzat erreserbatuko dira
  • Plazen gainerako % 90 honela banatuko dira:
    • % 65 DBHko titulua dutenentzat
    • % 20 Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua eskuratu dutenentzat
    • % 15 Erdi edo Goi Mailako heziketa zikloetara edo Unibertsitatera sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo 1147/2011 Errege Dekretuaren baldintzak betetzen dituztenentzat