Goi Mailako zikloak goi-mailako hezkuntzaren parte dira, eta eginkizun teknikoak zein lan-taldeen eta lan-fluxuen antolamenduarekin lotutako zereginak profesionalki betetzeko bermatzen duen Goi-mailako Teknikari Titulu bat dakarte.

Ikasketen iraupena bi ikasturtekoa da, bai Aurrez Aurreko Heziketa Osoa ikastetxean zein Txandakako Lanbide Heziketa Dualean.

Goi mailako prestakuntza zikloak

Zuzeneko sarbidea

Goi Mailako ziklo baten sartzeko beharrezkoa da gutxienez 18 urte izatea eta esteka honetan jasotzen diren baldintzak betetzea.

Zuzenean sartzeko baldintzetako bat ere betetzen ez bada sarbide-proba egin beharko da.

Gogoratu

  • Proba egin ahal izateko 19 urte izan behar dira, edo proba egiten den urtean betetzea.
  • Probek autonomia erkidego guztietan dute balioa, hortaz, ezin da ikasturte berean erkidego bat baino gehiagotan izena eman.

Sarrera kupoak

ESKAINITAKO PLAZAK

Goi Mailako Heziketa Zikloetan 25 plaza egongo dira gehienez.
Errepikatzaileek lehentasuna izango dute, eta horiek okupatzen dituzten plazak plaza guztien kopuruari kenduko zaizkio.

Honela banatuko dira plazak:

  • Plazen % 5 eskaeraren egunean % 33ko edo gehiagoko aniztasun funtzionala egiaztatzen duten pertsonentzat erreserbatuko dira
  • Plazen % 5 goi-mailako kirolarientzat erreserbatuko dira
  • Plazen gainerako % 90 honela banatuko dira:
    • % 60 Batxilergoko titulua dutenentzat
    • % 20 Teknikari titulua eskuratu dutenentzat
    • % 20 dagokion sarrera-proba edo 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu dutenentzat, 1147/2011 Errege Dekretuaren baldintzak betetzen dituztenentzat, edo beste Goi Mailako titulu bat edo unibertsitateko titulua dutenentzat