Badago Teknikari Titulu bat lortzeko aukera dagokion zikloa burutu gabe, titulazio bakoitzarentzako proba libreak egiten badira.

Gogoratu

Probetara aurkezteko gutxieneko adina:

  • 18 urtekoa da Erdi Mailako Zikloetan
  • 19 urtekoa da Goi Mailako Zikloetan (edo probak egiten diren urtean bete behar dira bi kasuetan).

LOEko tituluen Lantokiko Prestakuntzako eta Proiektuko moduluak era presentzialean burutuko dira gainontzeko moduluen azterketak gainditu ostean.

Heziketa zikloa osatzen duten modulu/irakasgai bakoitzeko azterketa bat egin beharko da.

Probak egiteko aurrematrikula egin behar da, on-line edo aurrez aurre, LHko ikastetxe publiko batean.

Informazio +

Aurre-inskripzioa edo aurre-matrikula (nahitaezkoa)

Epea: urtarrilaren 10etik 21era

 

Probak egiteko onartutako pertsonen behin betiko zerrendak

Behin-behineko zerrendak: urtarrilaren 28an

Behin-behineko zerrendak erreklamatzeko epea: otsailaren 4ra arte

Behin betiko zerrendak: otsailaren 11n

Matrikula

Epea: otsailaren 11tik 22ra

Behin betiko zerrendak: martxoaren 2an

Probak egitea

Ekaineko hilean